Iratxe Gaztelu Ugarte naiz eta niretzat, moda erabiltzen ditugun joera edo jantzietatik haratago doa. Barrutik garena eta sentitzen dugunarekin koherentea izan behar den adierazpen modu bat da. Janzten garen moduak gure esentzia islatu beharko luke, hori egiten ez duenean, deseroso, mozorrotuta, gure buruarekin deskonektatuta sentitzen garelako.
Naturaltasunean eta erosotasunean sakon sinesten dut. Ez dago ezer garrantzitsuagorik janzten duzunarekin ondo sentitzea baino. Jantzi bat erosoa ez bazaizu, ziurrenik armairuan ahaztuta bukatuko du.
Ez duzu arropa asko behar; irizpidea behar duzu. Jantzi aukeraketa on batekin, look infinituak sor ditzakezu. Ez ditut bulkadazko erosketak edo antsietate, tristura edo bakardadeagatik egiten ditugunak babesten, hutsune emozionalak betetzen saiatuz.
Nire helburua zu laguntzea edo prestatzea da buruarekin eta zentzu komunarekin erosteko, dagoeneko duzuna ahalik eta gehien aprobetxatuz.